
1. SARIA
Lehiaketako lehen saria izango da Erdialdeko Amerikako herrialde batera 10 eta 15 egun bitarteko bidaia bat egitea. Bidaia horretan, talde irabazleak -erakundeko laguntzarekin- hurbiletik ezagutuko du herrialdeko errealitatea, bai eta medicusmundik aurrera eramaten duen lankidetza-lana ere. Irabazleekin batera medicusmundiko teknikariak joango dira, eta kontraparteetako kideen laguntza izango dute herrialdera iristen direnean. Bidaia 2018an egingo da, eta dagokion agenda aldez aurretik antolatuko da; agenda horretan, egingo diren jarduerak, bisitatuko diren toki eta proiektuak, eta esperientzia ahalik eta aberasgarriena izateko beharrezko gestio guztiak zehaztuko dira.
Bisitaren helburua bikoitza da.
- Euskadiko gazteak kontzientziatzea osasunerako eskubidea Erdialdeko Amerikan duen egoeraz, bereziki emakumeen artean duen inpaktuaren inguruan. Horretarako, hango elkarte kideek, kontraparteek, aurrera eramaten duten lanaz baliatuko dira.
- Gogoeta kritikoa eragitea Iparraldearen eta Hegoaldearen desparekotasunen kausei eta ondorioei buruz. Horretarako, hain zuzen, beste errealitate batzuk ezagutzeko bide ematen da.

2. SARIA
Bigarren saria diru-laguntza bat izango da, taldeak bidaia bat antolatu eta egiteko estatuaren barruan edo alboko herrialde batean, elkartasunarekin eta/edo lankidetzarekin zerikusia duen esperientzia bat ezagutzeko helburuz. Medicusmundik GGKE-en eta taldearen arteko zuzeneko harremana bideratuko du, ados jar daitezen egonaldiaren dataz, egingo diren jarduerez, eta abarrez.
