Lege-oharra
Lege-ohar honen edukia zein jovenesenbuscadelsur.org webgunearen (aurrerantzean, Gazteak Hegoaren bila ataria) edukiak (testuak, irudiak, etab.), Creative Commons‑en honelako lizentzia baten pean babesturik daude: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa
Gazteak Hegoaren bila atariaren webgunea lizentzia honen pean dago: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-BerdinPartekatu 4.0 Nazioartekoa.
Gazteak Hegoaren bila atarian badaude hainbat esteka hirugarren batzuen web-orrialdeetara daramatenak, eta atariak ezin ditu kontrolatu, beraz, halakoen eskuragarritasun teknikoa eta halakoetan eskaintzen diren zerbitzuak . Hori dela-eta, ez du inolako erantzukizunik izango, hutsegiterik gertatzen bada web-orri horietara sartzerakoan. Era berean, ez du erantzukizunik izango web-orri horien edukiei eta halakoetan ematen diren zerbitzuei dagokienez, eta haien gaineko erantzukizun oro orri horien jabeena izango da. Ez du erantzukizunik izango, orobat, edukiak kontsultatzean edo zerbitzuak erabiltzerakoan web-orri batek erabiltzaileei eragindako kalteengatik, halako orrira atariko esteka baten bidez sartu direnean.
Gazteak Hegoaren bila atariak ez du bermatzen webguneak eskainitako zerbitzuak etengabe eskuragarri egotea. Zentzuzko aukera dagoenean, Gazteak Hegoaren bila atariak aldez aurretik ohartaraziko du zerbitzuen etenez. Ez du inolako erantzukizunik izango, alabaina, zerbitzua eskuragarri ez egotearen ondorioz eragindako kalte-galerengatik (halakorik gertatzen bada), eskuragarritasun-eza ezinbesteko kasu batengatik eta haren borondatez bestela gertatzen denean. Era berean, ez du erantzukizunik izango atariaren funtzionamendu desegokiarengatik, hori mantentze-lanek eragiten dutenean, edo erabiltzailearen ekipamenduen konfigurazio okerrak, edo ekipamendu horiek behar besteko ahalmena ez izateak zerbitzua erabili ahal izateko ezinbesteko eskakizun informatikoak jasateko.
Pribatutasun-politika
Gazteak Hegoaren bila atariak, Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, datu pertsonalak babesteko bere politikaren berri ematen die webgunearen erabiltzaileei, berariaz, askatasunez eta borondatez erabaki dezaten bertako zerbitzuak emateko webgunean eskatutako datu pertsonalak Gazteak Hegoaren bila atariari eman nahi dizkioten ala ez. Erabiltzaileak, agiri hau irakurri eta gero, webgunea erabiltzen jarraitzen badu, aditzera emango du pribatutasunerako eta datu pertsonalen tratamendurako politika hau berariaz onartzen duela. Bestela, erabiltzaileak webgunea utzi egin beharko du.
Era berean, erabiltzaileei jakinarazten zaie datuak fitxategi batean sartuko direla, fitxategiaren titularra eta arduraduna Medicus Mundi delarik. Fitxategi horretako datuak biltegiratuko eta tratatuko dira inprimakien bidez azaldutako zalantzei erantzuteko, webgunean eskaintzen diren zerbitzuak kudeatu eta emateko, zerbitzuok mantentzeko eta hobetzeko, eta Medicus Mundiren produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa, publizitatea eta eskaintzak bidaltzeko, komunikazio elektronikorako bideak erabiliz edo ez.
Erabiltzaileak inprimakiak betetzean ematen dituen datuek egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak izan beharko dute, eta bera izango da erantzule kalte-galeren aurrean, halakoak eragiten baldin badira inprimakiak oker betetzeagatik, gezurrezkoak, ez-zehatzak, ez-osoak eta eguneratu gabeak diren datuekin.
Erabiltzaileak edo haren ordezkariak une oro erabili ahalko dituzte datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta, hala dagokionean, haien tratamenduaren aurka egiteko eskubideak, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoarekin eta aplikatzekoa den arloko gainerako araudiarekin bat; horretarako, apuntate@jovenesenbuscadelsur.org helbide elektronikora idatzi beharko du, erabiltzailearen nortasuna egiaztatuta.
Cookie-politika
Webgune gehienek gutxieneko informazio bat gordetzen dute erabiltzaileen jarduerari buruz. Informazio hori testu-fitxategi txiki baten eran sortzen da, eta halakoari “cookie” esaten zaio. Fitxategi hori erabiltzailearen ordenagailuan biltegiratzen da.
Baliteke Gazteak Hegoaren bila atariak cookie-ak erabiltzea, erabiltzaile batek webguneko orrietan nabigatzen duenean. Gazteak Hegoaren bila atariak webguneko trafikoa neurtzeko eta analizatzeko erabiliko ditu cookie horiek, eta, horrela, edukia egokitzeko, erabiltzailearentzat baliagarriagoa izan dadin. Gainera, cookie-ek erabiltzailea gogoratzea ahalbidetzen dute, webgunea berriz bistatzen duenean, bai eta erroreak atzeman eta konpontzea ere. Biltzen den informaziotik, ezerk ez du identifikatzen erabiltzailea era pertsonal batean.
Gazteak Hegoaren bila webgunean erabiltzen diren cookie-ak:
Google Analytics-en cookie-ak: ez dira Gazteak Hegoaren bila atariarenak; argibide gehiagorako, begiratu Google-ren pribatutasun-politika. Datuak ez zaizkio kanpoko inongo enpresari jakinarazten.
Google Analytics-en cookie-ei buruzko informazioa: 13/2012 Errege Dekretua betez, Gazteak Hegoaren bila atariak jakinarazten dizu haren webguneak Google Analytics erabiltzen duela, Google, Inc.ek ematen duen web-analitikako zerbitzu bat, alegia. Google Analytics-ek zenbait cookie kokatzen ditu zure ordenagailuan, Gazteak Hegoaren bila atariari estatistikak emateko helburu bakarrarekin, webgunearen erabilera hobeki ezagutzearren horrela. Google-k osagarri bat sortu du, zure nabigatzailean instala dezakezuna, ez baduzu nahi haren cookie-ek zure aztarnari jarraitzea: Google Analytics-en Opt-out osagarria.
Erabiltzaileak nahi badu, cookie-ak jaso izanaz ikusiz ohartarazteko edo cookie-ak instalatzea blokeatzeko ezarpenak aukera ditzake bere nabigatzailean; alabaina, daitekeena da horrek eragina izatea haren nabigazio-esperientzian, bisitaturiko webguneen funtzio asko erabilgarri edukitzeari utziko bailioke. Argibide gehiago, cookie-en ezarpenak aldatzeko hainbat nabigatzailetan: